goiena.eus

64 urteko gizonezkoa hil da Kurtzebarrin

 Aretxabaleta  Arrasate

64 urteko gizonezko arrasatearra hil da Kurtzebarri mendian. Jose Ramon Bidaburu arrasatearra da hildakoa. Segurtasun Sailak aditzera eman duenez, 11:00ak aldera dei bat jaso dute SOS Deiak-en. Dei horretan mendizale batek ohartarazi du harekin batera mendian ziharduen gizonezkoa ondoezik lurrera etorri dela, Kurtzebarriko gailurraren inguruan. Berehala gerturatu eta ertzainek erreskatatu dute.

64 urteko gizonezkoa hil da Kurtzebarrin
Kurtzebarri mendia, Apotzagatik. | Ikusi handiago | Argazki originala

Hain justu ere, mendi saileko ertzain taldea berehala gerturatu da helikopteroz eta heldu denerako mendizale arrasatearraren heriotza baieztatu du. Haren gorpua Arrasateko Arruena parkeraino eroan dute 13:30ak aldera. Ertzainek adierazi dutenez, zantzu guztien arabera, bihotzekoa izan daiteke heriotzaren kausa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa