Aramaioko kondaira mitologikoak ezagutzeko txangoa egin dute Debagoieneko mintzalagunek

Larraitz Zeberio Lekuona 2017ko ots. 12a, 17:00

Amillaga elkarteko Libe Ramilaren eskutik asko ikasi dute Aramaiori buruz. Kondairak ere entzun dituzte, esaterako, Ibabe baserriko alabarena edo karobiko iturrian desagertutako neskatilarena.

Goizeko 10:00etan abiatu da bisita gidatua udaletxeko arkupetik. Txango berezia izan da Debagoieneko hainbat herrietako 30 bat mintzalarik osatu baitute taldea. Ez da egiten duten lehenengo mintza-ekintza bateratua. Aurretik, Elorrioko nekropolia ezagutzen eta Bergarako Laboratorium museoa bisitatzen ere izan dira.

Amillaga elkarteko Libe Ramilak egin ditu gidari lanak. Hasteko eta behin herriaren antolaketa administratiboaren berri eman du, eta baita Aramaio osatzen duten auzoen berri ere. Baina euskal mitologia izan da txangoaren ardatz nagusia eta laster aipatu ditu zenbait etxeren atarietan ikusten diren eguzkiloreak, Aramaioko mugarrien kokapenaz dauden kontuak eta lamiekin zein sorginekin lotutako kondairak.

Udaletxetik Andra Mari ermitarainoko bidea egin du taldeak, eta hortik goiko errotako karobiraino iritsi dira. Erreka ondotik itzuli dira, gero, erdigunera. Bidean Ibabe baserriko alabaren kondaira entzun dute bisitariek baita karobiko iturrian desagertutako neskatilarena ere.

Mintzalagunak, izan euskaldun zaharrak zein berriak, gustura ibili dira euskal mitologiarekin lotutako kontuak entzuten. Mintza-ekintza interesgarria izan da gehienendako.


Erlazionatuak

Bisita gidatua Aramaion (euskal mitologia)

Larraitz Zeberio Lekuona 2017 ots 12 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak