Ikasleak telebistako kazetarien rolean sartuta

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko ots. 10a, 14:20
Aurkezlea eta Arrasateko Institutuko ikasleak Txerra Bolinagarekin.

Otsailaren 22an eskainiko dute 'Galdegazte' saioaren atal berria Goiena telebistan. Maiatzera bitartean, eguaztenetan, Debagoieneko hamar ikastetxetako 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek Euskal Herriko pertsonaia ezagunak elkarrizketatuko dituzte

Hirugarren denboraldia estreinatuko du otsailaren 22an Goiena telebistako Galdegazte saioak. Eskualdeko udalek, ikastetxeek eta Goienak elkarrekin landu duten egitasmoa da.

Jokin Bereziartua Goienako kazetariak aurkeztuko du, baina Debagoieneko hamar ikastetxetako 14 eta 18 urte bitarteko ikasleek izango dute, bereziki, elkarrizketaren ardura.

Ikastetxeetatik platora

30 minutu iraungo duen saio bakoitzean, ikasleek aukeratu duten pertsonaia ezagun bat gonbidatuko dute. Hori horrela, besteak beste, Txerra Bolinaga -RIP taldeko kidea-, Aitziber Garmendia aktorea eta Miren Amuriza bertsolaria izango dira aurtengo eskaintzan.

Saioak grabatu aurretik, Bereziartuaren bi ikastaro jasotzen dituzte ikasleek: ikastetxeetan egiten dutena, telebistako elkarrizketa bat prestatzeko oinarrizko gomendioen gainekoa; eta Goiena telebistako egoitzan egiten dutena. "Bigarren denboraldian heldu nion Galdegazte-ri, eta esperientzia ederra izan zen. Ikastaroak oso ondo joan ziren iaz, eta aurten ere ikasleek, oro har, interes handiz jarraitzen dituzte ematen dizkiedan oinarrizko gomendioak. Produkzio lanak ez dira errazak izaten, guztion agendak bateratzea zaila izan ohi delako; hala ere, emaitza ikusita, merezi duen lana da. Gonbidatuek ere, oro har, gustura hartzen dute proposamena. Nerabeen zalantzak gustura erantzuten dituzte eta formatua atsegina zaie", dio Jokin Bereziartuak, Galdegazte-ko aurkezleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak