Eskola Arteko A mailako 130 gimnasta inguru lehiatu ziren atzo Bergaran, eta amateur mailako gimnastek ere jardun zuten, azken horiek arratsaldeko saioan. Goizean, epaileek soka aukeratu zuten erabaili beharreko aparatu moduan, eta horrek buruhaustea sortu zuen gimnasta askorengan, aparteko zailtasuna duelako. Nagore Jimenez Ariznoako ordezkariak aitortu du txapelketa bera ondo joan zela: "Ez ditut emaitzak eskura, baina esango nuke Bergarako gimnastak ez direla erabat gustura geratu egindako lanarekin, ezi zitzaizkigun gauzak nahi moduan atera. Halakoetan, baina, gimnastak sarritan oso zorrotzak izaten dira euren buruarekin".
Arratsaldean, berriz, gazte mailako gimnastak eta amateurrak izan ziren lehian: "Horiek koska bat gorago daude, oso lan politak ikusi ahal izan genituen, bai bakarka eta baita taldeka ere.