Bailarako hiru taldek hartuko dute parte Gipuzkoako herriarteko bertso txapelketan

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urt. 28a, 13:29
Azpeitian egin dute aurkezpena gaur eguerdian (Argazkia: Gipuzkoako Bertsozale Elkartea)

Txinparta 1 eta Txinparta 2 taldeetan Oñatiko ordezkariak egongo dira eta Debagoiena taldean, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Bergarakoak. Guztira Gipuzkoako 38 talde aurkeztu dira. Otsailaren 3an izango dira lehen saioak eta finala maiatzaren 27an. Irudia Mirari Sagarzazu artista oñatiarrak egindakoa da.

Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren aurkezpena egin dute gaur Azpeitiko Sanagustin kultur gunean. Bertan izan dira, Herriarteko hainbat parte hartzaile. Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak eta Mikel Artola eta Eneritz Artetxe, Herriarteko koordinatzaileek eman dituzte ekimenaren gaineko xehetasun guztiak. "Bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi" nahi dela azaldu du Jauregik eta gaineatu du parte hartzaile guztien txapelketa izango dela, "lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da”.

Guztira 38 talde aurkeztu dira eta multzoka banatu dira. Ligaxka moduan jokatuko dute txapelketa.

  • Lehen fasea izango da otsailaren 3tik martxoaren 12ra. 38 taldeak 12 multzotan banatu dira. Hamar multzo hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Multzo bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera.
  • Bigarren fasea: martxoaren 23tik apirilaren 9ra. Aurreko fasetik sailkatu diren 12 taldeak lau multzotan banatuko dira, hirunaka. Multzo bakoitzetik bat sailkatuko da finalaurrekoetarako.
  • Finalaurrekoak: maiatzaren 6an eta maiatzaren 13an izango dira. Lehenengoa Alegian, eta, bigarrena, berriz, Bergaran.. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean.
  • Finala: maiatzaren 27an izango da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Bailarakoak

Bailarako hiru taldek hartuko dute parte:

  • Debagoiena taldea (Arrasatekoak, Aretxabaletakoak, Eskoriatzakoak eta Bergarakoak): Oihana Arana (bertsolaria), Haizea Arana (bertsolaria), Marixe Ruiz de Austri (bertsolaria), Ane Zuazubiskar (bertsolaria), Martin Berrizbeitia (ordezkaria), Ramon Iturrikastillo (epailea), Unai Bengoa (epailea) eta Ibon Leibar (gai-jartzailea).
  • Txinparta 1 (Oñatikoak): Iñaki Olalde (ordezkaria), Julen Iriondo (epailea), Mirari Sagarzazu (gai
    -jartzailea), Urko Egaña (bertsolaria), Andoni Goitia (bertsolaria) eta Joseba Lasagabaster (bertsolaria)
  • Txinparta 2 (Oñatikoak): Xabier Igartua (ordezkaria), Beñat Alberdi (epailea), Egoitz Atxaga (gai
    -jartzailea), Gontzal Belategi (bertsolaria), Urko Arregi (bertsolaria) eta Maider Arregi (bertsolaria)

Oñatin bi saio izango dira: otsailaren 11n (Oinarri elkartean) eta martxoaren 12an (Pako tabernan)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak