Datu horrek ez du kontuan hartzen urtaroen eta egutegiaren eragina. 2016ko azken hiruhilekoari dagokio, eta aurreko hiruhilekoa baino %0,6 handiagoa da datua.
Eskaintzaren ikuspegitik, 2016ko laugarren hiruhilekoan 2015ko epe berean baino gehiago hazi da ekonomia, izan ere, zerbitzuek jokaera hobea izan dute eta industriaren hazkunde-erritmoari eutsi zaio, Eustaten arabera.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 handitu da aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Hiruhileko artean %0,8ko hazkundea izan du.
2016 osoan, BPGren lehen zenbatespena %3,1eko hazkundea da; 2015ean baino bi hamarren gehiago. Industria eta zerbitzuetako hazkundeak batez bestekoaren inguruan; lehen sektorean eta eraikuntzan apalago. Eraikuntzan bigarren hazkundea jarraian, zazpi urtez negatiboan ibili ondoren.
Enplegua, dedikazio osoko baliokidetzako lanpostuetan, %1,9 gehitu zen 2016an.