Jakinekoa da Jon Odriozola oñatiarra dela taldeko zuzendaria, hori ez da berria, baina taldean beste lau debagoiendar izango dira, horietako hirurak bergararrak. Izan ere, taldean hasieratik dagoen Eneko Lizarralderekin batera Julen Irizar ere taldera batu da 2017ra begira –Ampotik dator–. Eta eurekin batera, amateur mailan ziklista izatea zer den ondo dakien eta aspaldian bizikleta mendian korrika egiteko zapatilengatik aldatu dituen Jon Rivero izango da taldeko masajistetako bat. Laugarren laguna, berriz, aretxabaletarra, eta aurreko urteotan ere Muriasen izan da. Eneko Garai da, taldeko mekanikoa.
Eneko Lizarralde, Jon Rivero eta Julen Irizar, astelehenean aurkezpenean. Argazkia: Angel Ezkurra.