Iritsi da Gida 2017, Debagoieneko zerbitzuen gidarik osatuena eta eguneratuena

Ubane Madera 2017ko urt. 24a, 13:13
Gida 2017.

Gaur, martitzena, bukatuko dute Debagoieneko 2017ko merkataritza gida banatzen. 18.800 ale banatuko dituzte guztira, Debagoieneko bederatzi udalerrietan (Aramaio barne).

Goiena Komunikazio Taldeak landutako gida komertziala da, 14. urtez argitaratu duena. Aurtengoak 3.000 telefono zenbaki inguru ditu. Paperezko formatuaz gainera, Goiena.eus/gida helbidean (ordenadorez, tabletez, edo telefono mugikorrez) zein Goiena App-a deskargatuta ere kontsulta daiteke.

Goiena Aldizkariko harpidedunak zein gidan bertan publizitatea egiten duten negozioak dabiltza gida eskuratzen paperezko formatuan. Bederatzi udalerriak hiru gidatan banatuta landu ditu Goiena Komunikazio Taldeak: Leintz ibarrekoa (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio; 9.300 ale); Bergara aldekoa (Bergara, Antzuola eta Elgeta; 6.200 ale) eta Oñati alderako 3.300 ale.

3.000 sarrera

Paperezko formatuaz gainera, baina, internet baliatuta ere kontsulta daiteke gida, bi modutan: Goiena.eus/gida helbidea sartuta edo Goiena App-a baliatuta. Azken aplikazio horren kasuan, gainera, norberak kontsultatu duen telefono zenbaki horretara zuzenean deitzeko aukera eskaintzen du.

3.000 halako ditu, hau da, 3.000 negozioren/zerbitzuren… telefono zenbakiak daude Gida 2017an jasota. "Debagoieneko telefono gidarik osatuena eta eguneratuena da, bereziki, Goienako lantalde komertzialak urtero-urtero eguneratzen duelako, hainbat hilabetetako lana hartuta", esplikatu du Mireia Larrañagak, Goiena taldeko zuzendari komertzialak.

Gida eskuratzeko

Gida 2017 jaso ez duenak hiru bide ditu eskuratzeko: harpidetza@goiena.eus helbidera mezua bidalita, 943 25 05 05 telefono zenbakira deituta edo Goienaren egoitzara bertaratuta (Otalora lizentziaduna 31, Arrasate). Halaber, harpidedun ez direnek ere badute gida eskuratzeko aukera: 10 euroren truke Goienaren egoitzan bertan edo posta arruntez eskatuta ere jaso dezake.

2003. urtean hasi zen Goiena Komunikazio Taldea gida komertziala argitaratzen gaur egun ezagutzen dugun modura: eskualdeko 9 herriak batuta, hiru gidatan. Ordura arte, Arrasatek eta Bergarak bakarrik zuten mota horretako telefono gida bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak