Hondakinen informazio bulegoetako arreta zerbitzuak lekuz aldatuko dituzte otsailaren 1ean

Mirari Altube Arrese 2017ko urtarrilaren 19a

Aretxabaletako, Arrasateko, Bergarako eta Eskoriatzako hondakinen informazio bulegoetako aurrez aurreko arreta zerbitzuak aurtengo otsailaren 1etik aurrera lekuz aldatuko ditu mankomunitateak. Jarraian herri bakoitzean non izango diren.

Herri bakoitzean aurrez aurreko arreta zerbitzua honako leku eta ordutegi hauetan emango da otsailaren 1ean hasita:

Aretxabaleta:
Arkupe kultur etxea (10:00-13:00 eta 16:00-20:00)

Arrasate:
Debagoieneko Mankomunitatea (astelehenetik ostiralera: 09:00-14:00)

Bergara:
Udaletxea (Ur zerbitzuko bulegoa: 8:30-13:30)

Eskoriatza:
Udaletxea (Hirigintza saila: 9:00-14:30)

Horrez gain, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, honako zenbaki honetara deitu ahal izango da: 943 50 47 21.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak