Sailkapenak dio bi taldeen artean diferentzia handia dagoela, baina Ibarran jokatutako partiduan beste faktore batzuek eragin zuten. Bereziki, bi taldeen baja garrantzitsuak. Horrek, bereziki, Arizmendirengan eragin zuen, bere jokoa egiteko baldintza asko izan zituelako. Bergarak, aldiz, ondo aprobetxatu zuen egoera eta puntu bat lortzeko gai izan zen.
Gol aukera gutxi egin zituzten bi taldeek. Baina, euren planteamenduak oso garbiak izan ziren: Arizmendik joko erasokorra egin guran eta Bergarak area babestu eta kontraerasora irteteko asmoz.