Apirilaren 8an zeharkatuko du Korrikak Debagoiena

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko urtarrilaren 9a

Bergaratik (00:22) sartuko da Korrika 20 Debagoienera apirilaren 8an. Handik Antzuolara eta Deskargatik Zumarragara. Gero Goierri aldera joango da eta bueltan Oñatira (11:54) Udanatik. Gero, Arrasatera (12:50), Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagatik (14:35) Arabara sartuko da.

Otxandiotik abiatuko da 2. Korrika martxoaren 30ean eta Iruñean bukatuko da apirilaren 9an. AEK-k antolatuta, beti bezala, eta oraingoan, Batzuk lelopean: "Hizkuntza, kultura eta mundu batzuk irudikatu nahi ditugu" diote Korrikaren 20. edizioko ordezkariek. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.

Herriz herri zein egunetan eta ordutan pasako den jakiteko, ibilbidea argitaratu du gaur Korrikak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak