Pentsio sistema publikoa berrituko dute

Leire Kortabarria 2016ko abe. 21a, 15:15

Espainiako gobernuak pentsio sistema berritzeko asmoa  agertu du, eta horretarako elkarrizketetan dabil hainbat eragile sozialekin eta baita, Toledoko Ituneko kideekin ere. Pentsiodunek kezkaz jarraitzen dituzte albisteak eta zurrumurruak; bestetik, ekonomialariek eta politikariek lasaitasun mezuak zabaltzen dituzte.

Espainiako pentsio sistemaren barruan daude Euskal Herriko pentsiodunak ere, eta sistema hori aldatu egingo da; horretan dabiltza, behintzat, Espainiako Enplegu ministroa eta hainbat eragile sozial.

Erreforma horrek zehazki zer ekarriko duen oraindik ezin da jakin, baina zurrumurruak eta titularrak asko izan dira. Espainiako gobernuak lasaitasun mezuak zabaldu nahi izan ditu. Baina pentsiodunak ez dira fidatzen.

Adituak aspalditik dabiltza pentsio publikoen sistemaren porrotaz ohartarazten, lan merkatuan sartzen diren langile berriak ez direlako nahikoak etorkizunean behar izango diren pentsio guztiak ordaintzeko.

Pentsio batzuk, kotizazioekin beharrean, zergekin lotzeko aukera ere mahai gainean dago. Pentsio publikoen sistemak bost motatako pentsioak hartzen ditu, eta, guztietarako nahikoa diru ez dagoenez, pentsio batzuk zaku horretatik ateratzeko eta zerga bidez finantzatzeko aukera aztertzen dabil Espainiako gobernua.

Datuak esku artean hartuta, Euskal Herria da Europako lurralde zahartuenetariko bat, eta etorkizunean ere hala izango dela aurresan daiteke. Horren aurrean, Euskal pentsio sistema baten jartzen dute batzuek soluzioa.

Adrian Zelaiaren eta beste ekonomialari batzuen iritziz, pentsio publikoen krisiaren irtenbidea lurraldearen beraren gihar ekonomikoaren mende dago; pentsiodunen elkarteek, berriz, aldarrikapen falta igartzen dute.

Edozelan ere, pentsiodunek erosketa-ahalmena galdu dute azken urteotan. Eta martitzenean, Enplegu ministroak esan du, ehuneko zero koma hogeitabost igotzea dela asmoa, hau da, legeak markatzen duen minimoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak