goiena.eus

Gipuzkoako Diputazioaren arabera erraustegiak 180 lanpostu baino gehiago sortuko ditu

  Ingurumena  Debagoiena

Gainera, 45.000 etxebizitzarendako energia ere sortuko duela aurreikusten du Foru Aldundiak, G-Advisory Aholkuralitzak Ingurumen Guneari buruz egin duen azterlanean oinarrituta.

Gipuzkoako Diputazioaren arabera erraustegiak 180 lanpostu baino gehiago sortuko ditu
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako txostenaren aurkezpena. | Ikusi handiago | Argazki originala

"Gipuzkoako energian 220.000 euroko aurreztea posible egingo du eta urtean 94.000 tona dioxido karbono isurtzea saihestuko" duela azaldu du Foru Aldundiak.

Energian espezializatuta dagoen G-Advisory (Garrigues taldea) Aholkularitzak Gipuzkoako Ingurumen Guneari buruz egin duen txostenaren emaitzak aurkeztu ditu Batzar Nagusietan. "Sozio-ekonomikoki eta ingurumenari begira izango duen inpaktu positiboari buruz" aritu da bertan Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatua.

Zubietako erraustegia abian jartzeko, "212 milioi euroko hasierako inbertsioa beharrezkoa da eta 6 milioi euro inguru urteroko inbertsioa ekipoak mantendu eta berritzeko". Ustiapen gastuak 15 milioi eurokoak izango dira, %15a langileen gastuak izanik.

"Erraustegiak 80 zuzeneko lanpostu sortuko ditu urtean  eta zeharka eta induzitutako 108 lanpostu. Denetara beraz, 188 lanpostu. Lanpostu hauek kualifikazio handiko lanpostuak izango dira eta hori onuragarria izango da langileentzat Euskadik duen maila teknologiko handia kontutan izanik. Soldatak bai zuzenak eta bai zeharkakoak 3,9 milioi/urtean suposatuko dute. Ingurumen Guneak sortuko duen energia elektrikoa urteko 160.000 Mwh izango da, 45.000 etxetako eta 120.000 pertsonaren beharrak betetzeko nahikoa", azaldu dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu duen txostenaren arabera, erraustegiak hainbat aurrezpen sortuko ditu, eta kontzeptu horiengatik lortuko dituen aurrezpenak urteko 220.000 eurokoak izango dira:

- Iturri berriztagarrien bitartez elektrizitatea sortzea, energia hori prezio merke batean eskainiz eta, ondorioz, elektrizitate prezio marjinalak merkeagoak ezarriz.

- Elektrizitatea sortzeko erregai fosilen inportazioa murriztearen ondorioz

-  Isurketa eskubideen erosketa kostuak murriztuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa