Deskargako autobidean eraikitzeko falta den zatia, 41,724.085,81 euroko (BEZ-ik gabe) esleipenarekin egingo du Mariezcurrenak, Zubiederrek, Tesinsak eta Urbycolanek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkarteak. Lanak 2019 urterako egon beharko lirateke bukatuta.
Autobidea, Beasaingo N-1etik Bergarako saihesbidera doana, Antzuola zeharkatuta, martxan dago, AP-1ekin konektatzen den Antzuola-Bergara zatia izan ezik. Zati horrek bost kilometro inguru ditu.
"GI-632 errepideko Antzuola-Bergara zatiko saihesbidea amaitzearen exekuzio proiektua Zubieder, Mariezcurrena, Tesinsa eta Urbycolan enpresek osatzen duten aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu zaio 41.724.085,81 eurotan (BEZik gabe) eta 25 hilabeteetako epean egingo da. Obra hau 2019ko lehen seihilekoan amaituta egotea aurreikusten da eta berarekin Gipuzkoako Biribilgunea bukatutzat emango da", azaldu dute gaur, Bidegiko administrazio kontseiluan.