Aste betean Euskal Herriko hainbat lekutik pasa ondoren, domekan Elgetan eta Bergaran izan da Irantzu Lekue artista gasteiztarraren #10mila Joan-Etorrian instalazio artistikoa. Parte-hartzea oinarri duen instalazio artistikoa eraikiaz, Donostiaren Kulturaren Hiriburu proiektuaren gainean herritarrek duten pertzepzioa, iritzia, balorazioa… batu nahi da. Horretarako, herritarrek paper zati baten iritzia idatzi eta bertan ematen zaien botila baten sar dezakete.
Oraingo aste bukaeran ez da amaitzen proiektua, eta hilaren 22an Oñatin ere egongo dela esan du Irantzu Lekuek.
Abenduan zehar Gipuzkoako 12 herritik pasako da bertakoen iritziak jasotzen. Guztira 10.000 iritzi lortu nahi ditu abenduaren 29a bitartean. Egun horretan, Donostian, #10mila hausnarketen instalazio artistikoa burutuko dute, Gipuzkoa osoan jasotako hausnarketekin.