Baso jardunaldiak hiru egunetan egingo dira; abenduaren 12an eta 17an Oñatiko Kultur Etxean izango dira saioak (15:00etatik 19:00etara) eta abenduaren 14an, Bergarako Pleno Aretoan (15:00etatik 19:00etara).
Baso-jabeei zuzendutako jardunaldi hauetan baso-kudeaketaren inguruko oinarrizko kontzeptuak landuko dira (basoren kontzeptua bera, basoko gaixotasunak, zerga-sistema, diru-laguntzak...), plantazio mota bakoitzaren eragina aztertuko da eta mahai inguru batean adituek basogintzaren orainaz eta geroaz mintzatuko dira.
Ikastaroan parte hartzea doan da, baina izena eman behar da aurrez. Horretarako, Fraisoro Eskolara deitu 943 69 21 66 zenbakira edota fpfraisoro@hazi.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.