Chernobil elkarteak 40 harrera familia lortu nahi ditu udarako

Maite Txintxurreta 2016ko abe. 9a, 10:21

Abenduaren 19an iritsiko dira Gabonak Euskal Autonomia Erkidegoan igaroko dituzten haurrak.

2017ko udarako harrera-familiak lortzeko kanpainari hasiera eman
dio dagoeneko Chernobil elkarteak. Datozen asteetan, informazio bilerak egingo dituzte informazioa emateko eta elkartearen lana azaltzeko.

Ukrainian, Txernobilgo zentral nuklearraren istripuak kutsatutako gunean bizi diren haurrak aire garbia arnastu dezaten du helburu elkarte honek. Aurten 30 urte bete dira istripu hartatik, eta elkarteak hogeigarrenez jarri du martxan harrera plana.
Elkarteko boluntarioek Ukrainatik atera beharra duten 40 kasu larri topatu dituzte, eta harrera-familia aurkitu nahi diete "derrigorrez".

Gabonetako egonaldia

Datorren abenduaren 19an Loiura iritsiko dira Gabonetako oporrak Euskadin igaroko dituzten 30 haurrak. Harrera-familiek eurek eskatuta antolatzen du elkarteak Gabonetako programa, eta parte hartzea borondatezkoa da. Urtarrilaren 21era arte izango dira hemen haurrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak