Mendizabal III.a-Barriola eta Irribarria-Rezusta aurrez aurre arituko dira Oñatin

Eneko Azurmendi 2016ko abe. 8a, 13:07

Abenduaren 16an, egubakoitza, Oñatin jokatuko da Binakako Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidua, 22:00etan hasiko den jaialdian. Aurrez jokatuko duten partidua Jaka-Martija eta Ugalde-Irusta bikoteen artekoa izango da.

Aitor Mendizabal antzuolarrak Jokin Altuna ordezkatuko du. Izan ere, hilabete inguru egon beharko da geldirik amezketarra, ezker belauneko lotailuan II. graduko okerdura du-eta.

Sarrerak salgai

Aloña Mendi tabernan, Izarraitz tabernan, Arrano tabernan eta Txokolateixian egongo dira salgai, gaurtik –egubakoitza– aurrera. Prezioa guztiz zehaztu gabe dagoen arren, 20 edo 25 eurotan egongo direla aurreratu dute. Bestalde, 607 448 951 telefonora deituta ere eskuratu ahal izango dira sarrerak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak