Ordubeteko lanuztea egin dute Fagor CNAko langileek, kaleratzeak salatzeko

Eneko Azurmendi 2016ko abe. 7a, 15:07

Fagor CNA taldeak 40 langile inguru kaleratuko zituela jakinarazi zien sindikatuei, duela egun batzuk. Hori dela eta, langileen ordezkaritzak adierazi du kaleratzeok ez direla enpresaren ustezko arazoari aurre egiteko konponbidea.

"Kaleratze traumatiko hauen bitartez, beste neurri alternatibo batzuk ere luzatu dizkiogu enpresari eta ezezko erantzuna jaso dugu", azaldu du Ricardo Perez langile batzordeko presidenteak.

Urriaren 26tik aurrera, enpresak suspentsioko enplegu erregulazioko espediente bat ezarri duela jakinarazi du langileen ordezkaritzak eta ohartarazi du hori ere ez dela konponbidea. "Suspentsiozko Enplegu-Erregulazioko Espediente bat ezarri du. Horrela, egosketako langileak hiru astez egon dira inaktibo eta garbiketako langileak ez dira urriaz geroztik lanean hasi", adierazi du Perezek.
 
Bestalde, Perezek nabarmendu du proiektu honetan beste aktore estrategiko batzuk ere badaudela, hala nola, MCC bera, lurzoruaren jabea dena, Fagor S. Coop marka komertzialaren jabea eta Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoko saila.
 
Langileek salatu dute ez dutela ezagutzen enpresaren bideragarritasun planik eta ez dakitela balizko inbertsorerik dagoen ere.

Abenduaren 12an, lanuztea

Beraz, egoera ez bada aldatzen, agerraldi eta ekintzekin jarraituko dutela azpimarratu dute langileek. Ekintzekin hasteko, datorren astelehenean, abenduaren 12an, ordubeteko lanuztea egingo dute lantoki guztietan, hau da, Basaurin, Eskoriatzan eta Garagartzan bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak