Eguaztenerako lanuztea eta prentsaurrekoa deitu ditu Edesa Industrialeko Enpresa Batzordeak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 5a, 12:14

"33 eta 45 langile artean kaleratzeko mehatxua" dela eta, ELAk eta LABek lanuztea deitu dute abenduaren 7rako, eta aldi berean, 11:00etan, prentsaurrekoa eskainiko dute Garagartzako lantegiaren aurrean. Bertan, Edesa Industrial Taldeko lantoki guztietan planteatuko dituzten mobilizazioen berri emango dute.

LABetik azaldu dutenez, "inolako zentzurik ez duen erabakia da, enpresaren bideragarritasunaren oinarria produkzioa areagotzea baita".

"Erabakiak ez du bat egiten gure ustez enpresak dituen arazoekin. Lau astez produkzioa eten zuen EEE-aren ondoren etorri da gainera, erakutsiz ustezko biltegiaren gehiegizko betetzea aitzakia merkea baino ez zela. Zuzendaritzak norantzarik gabe aurrera doa, etorkizunerako plan gabe, informaziorik eman gabe, inolako gardentasunik erakutsi gabe", azaldu dute LABetik.

Gainera, sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren eta Mondragon taldearen inplikazioa eskatzen dute, "proiektuaren etorkizunerako ezinbestekoak direlako".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak