Azkenean irabazle izan den bikotearen eta bigarren izan diren Laura Bastida eta Ekain Uzkudunen artekoa zen txapela lortzeko lehia, baina bigarrenek akats bat egin eta lezotarrentzat izan da garaipena. Bikote irabazlea "oso nekatuta" baina pozik mintzo zen amaieran, egindako lanarekin eta emaitzarekin gustura.
Txikitatik ari dira txapelketa honetan parte hartzen Aginaga eta Belintxon, eta bigarren txapela dute hau, iazkoaren ondoren. Hirugarren Emeren Irurtzun eta Unai Balerdi sailkatu dira.