Euskadiko Moto-kros Txapelketako azken hitzordua egingo dute Bergaran

Xabier Urtzelai 2016ko aza. 4a, 14:53

Azken ordura arte zalantzan egon da Bergarako moto-krosa, eguraldi iragarpena ez delako ona, baina antolatzaileek aurrera egitea erabaki dute. Falcesen, Aldeanuevan, Karrantzan eta Ereñon lehiatu ostean Euskadiko Txapelketako azken puntuak Bergaran egongo dira jokoan.

Eta aurrealdeko postuetan hainbat debagoiendar izango dira lehian, tartean, Lander Gomez bergararra bigarren dago, eta Urtzi Markiegi ere postu berean da MX2 kategorian. Asier Blazquez podiumeko hirugarren postua defendatzen ahaleginduko da beteranotan. Eta, Unai Markiegi eta Jon Ander Gereta ere irteera puntuan izango dira. 10:30ean hasiko dituzte entrenamenduak, eta 12:00etan lehenengo txanda ofiziala.  

Proba egiten badute irteera puntuan izango da MX2 kategorian Espainiako txapeldun izan den Ander Valentin nafarra; Nazionalean izan da aurten. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak