"Etxeko traste zaharren bilketako egutegien harira, atzoko eguna jai eguna izan zenez, Debagoieneko Mankomunitateak gogoratu nahiko luke Arrasate eta Bergarako Traste Zaharren bilketa biharko egunera pasatzen dela; hau da, aipatutako herrietan ere bilketa bihar osteguna, azaroak 3, emango da. Betiko moduan, aldez aurretik 943 71 19 38 telefonora deitu eta arratsaldeko 20:00etatik 22:00etara gertuen dagoen edukiontzi gunera atera beharko dira; beti ere, edukiontziaren ondoan jarrita, ez gainean".