Banatu ditugu Udako Argazkien XII. Lehiaketako sariak

Goiena 2016ko urr. 28a, 10:31

Aurten lau saridun izan ditugu Goienak antolatzen duen Udako Argazkien Lehiaketan. Zorionak guztioi

Alaine Roa arrasatearrak, Ilunabarra argazkiarekin, Orioko Aisia hotelean bi pertsonarendako spa zirkuitua eta asteburuko menua irabazi du.

Angel Aiastui aretxabaletarrak, Lasai argazkiarekin, Leintz Gatzagako Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarendako bazkaria edo afaria irabazi du.

Zigor Kintana gatzagarrak, Oporretako azken jolasak argazkiarekin, Arrasateko Eroski Hipermerkatuak emaniko Kindle-a irabazi du.

 

Azkenik, Miriam Campok, Mikel paradisuari begira argazkiarekin, Herritarren Saria irabazi du (munduko hainbat kafe motaz osatutako otarrea).


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak