LOMCEren eta Heziberriren aurkako mobilizazioak deitu dituzte eguaztenerako

Leire Kortabarria 2016ko urr. 25a, 14:06
Lomceren aurkako mobilizazio bat Aretxabaletan.

ELA eta Stee-Eilas sindikatuek ordu beteko lanuzteak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Hego Euskal Herriko ikastetxe guztietan, Lomce legearen eta Eusko Jaurlaritzaren Heziberri proiektuaren aurka agertzeko. Arratsaldean, kale-agerraldiak izango dira lau hiriburuetan. Gurasoen elkarte Ehigek bat egin du deialdiarekin.

ELAko Hezkuntza saileko ordezkariek azaltzen dutenez, deialdia egin da "aurten Lomce legea bere osotasunean ezartzen" delako; progresiboki joan da ezartzen, eta aurten, DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako errebalidekin, neurri guztiak ezarriko dira. Errebalidek titulua lortzea baldintzatuko dute, hau da, errebalidak gainditu ezean, ikasleak ezingo du DBHko edo Batxilergoko titulua eskuratu; aurten, proba gisa, baldintza hori gabe aplikatuko da.

Heziberri, "Lomceren euskal mozorroa"

Deitzaileek, era berean, aurkakotasuna agertuko dute Eusko Jaurlaritzak egin duen Heziberri proiektuarekiko: "Lomceren euskal mozorroa besterik ez da, eta Lomce osotasunean aplikatzea ahalbidetzen du", esan dute ELAko ordezkariek.

Hirugarren arrazoia da "azken urteotan ezartzen ari diren murrizketak".

Ikastetxe bakoitzean lehen orduan egiteko ordu beteko lanuztea eta elkarretaratzea deitu dute. 18:00etan, lau hiriburuetan kale-agerraldiak egingo dituzte.

Gainera, dei egiten diete gurasoei ordu horietan seme-alabak eskolara ez eroateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak