Urriaren 16a da aurtengo Durangoko Azokarako izena emateko azkeneko eguna

Ubane Madera 2016ko urr. 6a, 16:55
Durangoko Azoka, iaz.

Durangoko Azoka hasi da aurreneko pausoak ematen aurtengo edizioari begira; izan ere, zabaldu dute aurten posturen bat jartzeko izena emateko epea: urriaren 16a baino lehen. Aurten, abenduaren 2tik 6ra izango da azoka. 

Zortzi gunek osatzen dute Durangoko Azoka, bakoitza bere egitarauarekin: Areto Nagusia, Kabi@, Ahotsenea, Plateruena, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia eta Azoka TB.

Azken gune horri begira, musikariek eta diskoetxeek bideoklipak bidaltzeko aukera dute, gainontzeko guneen epe berbera errespetatuz, hau da, urriaren 16a baino lehen.

Jarraibide guztiak, bertan

Proposamenak azokako web orrira bidali behar dira, www.durangokoazoka.eus helbidera, alegia. Bertan daude azalduta izena emateko jarraibideak zeintzuk diren.

Hori bai, Ahotsenea gunearen kasuan, gainontzekoetan ez bezala, proposamenak e-postaz bidali beharko dira, helbide honetara: info@ahotsenea.net.

Iazko edizioan 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu ziren Durangoko Azokako guneetan: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, hitzaldiak, antzezlanak eta beste.

Gunez-gune aurkezpen irizpideak

Gune bakoitzean aurkez daitekeenaren gida laburtxoa:.

Areto Nagusia: 30 minutuko tarteak dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko.
Azoka TB: Bideoklipak, booktrailerrak... bidal daitezke.
Ahotsenea: 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenak.
Irudienea: Euskarazko ikus-entzunezko lanak.
Kabi@: Kultura digitalarekin lotuz, esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, partehartzea, eztabaidak...
Saguganbara: Idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira,
irakurketa aktiboa bultzatzeko. Publiko gaztetxoa.
Plateruena: Gaueko kontzertuak. Eguneko animazio proposamenak aztertuko dira.
Szenatokia: Arte eszenikoen topalekua. Antzerki Maratoian beren obraren zati bat erakutsiko duten taldeek parte hartu dezakete -profesionalak zein amateurrak-. Informazio gehiago http://bit.ly/2ckurQr

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak