Imanol Urbieta hil da, 83 urte zituela

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko ira. 28a, 18:15
Imanol Urbieta pianoan. Argazkia: Wikipedia.

Imanol Urbieta musikari eta irakasle zarauztarra hil da gaur 83 urte zituela. Gehienbat, haurrei zuzenduriko musika egin izan du bere ibilbide guztian, Euskal Herriko ume belaunaldi askorendako oso abesti ezagunen egilea izan da. Bereak dira, esaterako, Txoria nintzela, John Brown indioari eskainitako abestia eta Txiki, txiki, txikia kantua.

1934. urtean Zarautzen jaioa, teologian lizentziatua zen eta musika ikasketak Euskal Herrian zein Europako zenbait hiritan egin zituzen, Burdeosen eta Estrasburgon, besteak beste.

1964 eta 1978 urte artean, Joxe Antonio Azpeitiarekin batera Euskaltzaleak taldearen partaideetako bat izan zen. Elkarte horren helburua, haurren artean euskararen erabilera sustatsea zen. Hrez gain, Zarauzko Haurren Euskal Jaien bultzatzaile ere izan zen. 2010 urteko abenduaren 5ean Argizaiola Saria eman zioten "umeen euskarazko kantutegiari egindako ekarpenagatik.

Haur kantariak izan zen kaleratu zuen lehen diskoa, 1967an; 1979an etorri zen Xirula Mirula eta 80ko hamarkadan Xixupika eta Lau katu eta danbor bat izeneko ikasmaterialak. Euskal Herri osoko ia ikastetxe guztietan erabili zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak