2012ko ekainean hartu zuen kargua Azkarragak. Proiektua hankaz gora zenean hartu zuen kargua Ane Rodriguez kultura zuzendariarekin batera. 2015eko udan ireki zen eraikina eta Azkarragak berak PUNTUAri adierazi zionez, Europan "erreferente" izateko helburuz sortu zen Tabakelara: "Erakundeek apustu gogorra egin dute. 56 milioi euro kostako da eraikina berritzea".
Elkarrizketa berean Azkarragak gogora ekartzen zuen Tabakaleran sartu zenean guztia "hankaz gora" zegoela: "Bi urte eta erdian irauli egin dugu egoera. Lan egin dugu eta lan egiten utzi digute. Erakundeek ez digute eragozpenik ipini. Alderantziz: proposamenak eta ideiak aintzat hartu dituzte. Izan ere, oso gutxik pentsatuko zuten une honetan Tabakalera dagoen moduan egongo zela".