Mendizabalek Oñatin gainditu behar du Lau t'erdikoan egoteko lehenengo koska

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ira. 28a, 09:20
Aitor Mendizabal antzuolarra izango da Oñatin jokatuko duen pilotarietako bat

Bihar, hilak 29, San Migel egunean profesionalen pilota jaialdia antolatu dute Oñatin, eta erakustaldi hutsetik harago, Aitor Mendizabalek asko izango du jokoan. Laut t´erdiko txapelketarako Aspe etxeko azken pilotaria erabakitzear dago, eta aurrera egiteko Jaunarena –azken orduan aldaketa izan da– menderatu behar du antzuolarrak (17:00).

 

Aloña Mendiko pilota sailak antolatuta, profesional mailako pilota partidua jokatuko da Zubikoa kiroldegian eguenean. Partidu hauek, lau t’erdiko txapelketarako Aspe etxeko azken pilotaria aukeratzeko aurrekoak izango dira, beste bostak aukeratuta daude-eta: Irribarria, Altuna III, Ezkurdia, Julen Retegi eta Gorka. Hala, asteburuan min hartu eta gero Elezkanok ezingo du Oñatin jokatu, eta Jaunarenak beteko du haren lekua. Hala, Aitor Mendizabalek Leitzako pilotaria izango du aurrean, eta partidu hori irabazten badu urriaren 4an Jaka izango du zain Agurainen. Partidu horretako irabazlea sailkatuko da Lau t'erdikora. 

San Mateotako irabazle Rezusta ere Oñatin

Bestalde, Lau t'erdikoaren aurretik eskuz binako txapelketa jokatuko dute, eta hor San Mateotan erakustaldia eman zuen Beñat Rezustak jokatuko du, Ugalderekin bikotea osatuta. Aurrean izango dituzte Jaka eta Barriola.

Kartela:

Partidua Zubikoa kiroldegian izango da irailaren 29an, 17:00etan. Jokatuko diren partiduak dira:

Eskuz binaka:

  • Jaka - Barriola / Ugalde - Rezusta.

Lau t'erdikoaren barruan:

  • Jaunarena - Mendizabal.

Horrez gain hirugarren partidu bat ere izango da, hau bikoteka ordea:

  • Dario - Urruzola / Elordi – Erostarbe

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak