Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EH Bildu garaile Debagoienean, EAJk aldea murriztu duen arren

Goiena 2016ko ira. 25a, 21:59

EH Bilduk 12.357 boto eskuratu ditu guztira Debagoienean. Bigarren alderdi bozkatuena EAJ izan da, 11.822 botorekin, hirugarrena Elkarrekin Podemos koalizio morea, 4.059 botorekin, eta laugarren PSE-EE, 2.448 botorekin. PPk 1.086 boto lortu ditu eta Ciudadanosek 248 boto eskuratu ditu.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduk 14.250 boto jaso zituen (%28,15), EAJk 11.559 (%22,84), PSE-EEk 4.726 (%9,33), PPk 1.240 (%2,45), Izquierda Unidak 962 (%1,9), Ezker Batua-Berdeakek 519 (%1,02) eta EQUOk 226 (%0,44).

EH Bildu nagusi, hortaz, Debagoienean, azkeneko urteotan bezala, nahiz eta jeltzaleek -bigarren indarra- murriztu egin duten 2012koetan lehenengoarekiko zuten aldea. EAJk alkatetza duen lau herrietatik hirutan -Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza- irabazle atera da, baina Bergaran EH Bildu nagusitu zaio, ia 200 botoren aldearekin. 2015eko Udal hauteskundeez geroztik izan diren beste bi hauteskundeetan, biak Espainiakoak, ez da hori gertatu, EAJk irabazi du. Osterantzean, EH Bildu nagusitu da Oñatin, Antzuolan, Aramaion, Elgetan eta Leintz Gatzagan.

EH Bilduk iazko Udal hauteskundeetan, eta ondorengo Espainiakoetan, galdu zuen lekuetan aldea errekuperatzen joan da.

Lehen bi indar nagusiak nahiko parekatuta daude eskualdean, 500 bat botoren aldera dago EH Bilduren eta EAJren artean. 2012ko legebiltzarretakoetan, ia 3.000koa zen. Hirugarren indarrarekiko, Elkarrekin Podemosekiko aldea askoz ere handiagoa da; ia 7.000 boto.

Elkarrekin Podemosek ez ditu bete aurreikuspenak. Eskualdean, esaterako, 4.000 boto galdu ditu ekaineko Espainiako hauteskundeekiko.

Sozialistek botoen erdiak galdu dituzte 2012koekiko eta iazko Udal hauteskundeekiko ia 1.000 boto.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak