Eta zera gaineratu dute: "Badira aldapa gogor batzuk pedalak astindu ahal izateko, zati azkarrak, bidezidor politak, hainbat jaitsiera interesgarri eta paisaia zoragarriak", adierazi dute antolatzaileek.
Horrenbestez, martxa erakargarria izan dadin osagai guztiak izango ditu. Ibilbide luzeak 35 kilometro izango ditu, eta 1.500 metroko desnibel positiboa. "Baina, gogorregia iruditzen zaionarendako egongo da aukera bidea laburtu ahal izateko". Adi egon, aurtengoan martxa ez dutelako Agorrosinen hasiko, Labegaraietako kiroldegian egongo da irteera, eta helmuga.
Leire Martini laguntzeko
Palmerakuak taldeko lagunek martxan batzen den diru kopurutik zati bat –izenemate bakoitzako euro bat– Leire Martin Pinedari laguntzeko erabiliko dute, bizkarrezurreko atrofia muskularra duen bergararrari, fundAME fundazioaren bitartez–. Izenematea aurrez egin daiteke, kirolprobak.com atarian (10 euro), eta domekan bertan apur bat garestiagoa izango da. Informazio guztia, Palmerakuak taldekoen blogean.