Ordubetean 29,94 kilometro eginda, Guinness marka birrindu du Markel Uriartek

Xabier Urtzelai 2016ko ira. 7a, 17:06
Markel Uriartek gaur lortutako errekorarren une bat. (Argazkia: Aritz Gordo)

Lehenagotik bazekien posible zela, urduritasunak baztertu eta konzentrazioari ordubetean ondo eutsita Manuel Scheidegger suitzarrak gurpil bakarraren gainean zuen marka ondu zezakeela (25.72km). Eta Markel Uriartek lortu du helburua (29.94km) egin ditu ordubetean Anoetako belodromoan. 17:00etan amaitu du saioa.

Tourmaleta gurpil bakarraren gainean igo eta jaisteaz batera, gaurtik Aretxabaletakoa da munduko azkarrena caballitoa egiten. 

15:40an hasi du erronka. Kanpoan bero itogarria egiten zuen, baina belodromoan uste baino hobeto egoten zen; hala ere, ordubetean ez du hidratatzeko aukerarik izan. Ez zuen behar, azken asteotan izandako enduro lasterketetan gorputzaldi oso onean dagoela erakutsi duelako. –Esaterako, asteburuan Frantziako Pirineotan egiten duten PyrEpic lasterketan hirugarren izan da, Munduko Cross Country Txapelketan lehiatzen direnekin edo errepidean ziklista profesionalak izan direnekin lehiatu ondoren–. 

Bada, sasoi puntuari etekina aterata, kontzentrazioari eutsita, eta lagunen eta etxekoen bultzadarekin Uriartek Guinness errekorra ondu du. Lehenengo itzuliak indartsu hasi ditu, 32 kilometro ordura, baina normala den moduan nekea igartzen joan da, eta azken minutuetan erritmoa apur bat moteldu du; hala ere, birrindu egin du errekorra. Hurrengo erronka buruan dauka jada, Santiagoko Bidea egitea; noski, caballitoan.    

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak