AP-1eko Lesarriko tunela itxita egongo da lau egunez

Imanol Beloki Unamuno 2016ko ira. 4a, 09:00

AP-1eko Lesarriko tunelaren sarrera.

Astelehenean, 06:00etan, AP-1eko Lesarri tunela (Bergara) itxi egingo da Gasteizerako norabidean, abuztuan gertatutako luizian kaltetutako eskuin pareta konpontzeko. Mozketak lau egun iraungo du, eta bitartean, by-pass bat egingo da trafikoa bideratzeko.

Lau egunetan egingo dituzten lanekin; eroritako materiala jaso, horma sendotu eta aurrez kendutako bederatzi panelak jarriko dira. Irailaren 8ra arte iraungo dute lanek, gaueko 22:00ak arte.

Lesarri tunelak 1.265 metro neurtzen baditu ere, lanak kaltetua dauden 26 metrotan egingo dira soilik, eta Gasteizerako doan trafikoa bideratzeko by-pass bat jarriko da Behobiako norabideko tunelean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak