Bergarako eta Elgetako lagun ugari bildu ziren Zabaleta auzoko San Bartolome ermitaren inguruan, abuztuak 24ko ospakizuna gertutik jarraitzeko. Mezaren eta bazkariaren ostean, bolo txapelketaren txanda izan beste urte batez.
Aurten 30 lagunek parte hartu dute. Bergararrak, elgetarrak eta baita kanpotik boloetara jokatzera ia urtero gerturatzen den jendea ere. Azken urteetan, kanpotarrak izan dira onenak txapelketan, baina aurten bolo txapelketa antolatu duen Sebastian Aranzabalek lortu du garaipena, 9 txirlo bota ondoren. Bigarren Antonio Ibarluzea izan da 5 txirlo botata eta hirugarren Bitor Rodriguez 4 txirlo botata.
Boloen ostean, bertsolarien txanda izan zen, eta gaua erromeriak girotutako afariarekin bukatu zuten Zabaleta auzoan.