Mongoliara eroango dituztenak erakutsi dituzte

Miren Arregi Amasorrain 2016ko uzt. 16a, 19:10

San Migel parrokia aurrealdean ipini dute gaur goizean ikusgai, Mongoliara eramango duten anbulantzia. Sergio Gil eta Sergio Lopez oñatiarrek egubakoitzean hasiko dute ezgaitasun fisiko eta kognitiboak dituzten umeen eguneko zentro batera beharrezko duten materiala eramateko bidaia.

Gurpildun sillak, esku-oheak, hortzetako pasta, neguko arropak, eskolako materiala... Anbulantzia beteta, egubakoitzean irtengo dira Oñatitik Mongoliara. Hori bakarrik ez, 3.000 euro ere eroango dituzte eguneko zentroan berogailua ipini dezaten. Anbulantzia ere han utziko dute, euren poltsikotik ordaindu duten anbulantzia. "Anbulancias Gipuzkoak merkeago utzi digu", adierazi dute.

12.000 kilometro egingo dituzte guztira. Egunean zortzi-hamar ordu gidatzeko asmoa dute eta horrela hiru astetan iritsiko dira. Han astebete egingo dute, eguneko zentroan materiala utzi eta familiekin egoteko eta hegazkinez egingo dute Euskal Herrirako bidaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak