Motorzale batek istripua izan du Elorregiko biribilgunean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko uztailaren 13a

09:55ean izan da istripua (GI-627 errepidea), gutxi gorabehera, eta zauritua, 55 urteko gizona, Debagoieneko ospitalera eraman dute, zauri arinekin. Ertzaintzak azaldu duenez, motorrak irrist egin du biribilgune barruan, eta motorzalea lurrera erori da. Zaurituari probak eta erradiografiak egingo dizkiote ospitalean egunean zehar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak