Debagoieneko triatletak buru-belarri dabiltza Gasteizko triatloian

Xabier Urtzelai 2016ko uzt. 10a, 09:55

Bailarako triatleta koadrila, goizean, Gasteizko Triatloia hasi aurretik, Landan. Argazkia: Gorka Etxabe/Twitter.

Lan jardun luzea dute gaur erretratuko lagunek, 08:00etan hasi dute-eta Landan Gasteizko Triatloia. Debagoieneko ordezkariak dira denak, eta bakoitza helburu propioarekin hasi da igeriketako saioa egiten. Distantziak ere ez dira berdinak, half eta full modalitateak daudelako, hau da, ironman erdia, ala osoa.

Landan igeri egin ostean bizikletak hartuko dituzte, eta Landa eta Gasteiz inguruan dagoen zirkuituari (94 kilometro distantzia erdikoek, 180km luzekoek) aurre egin beharko diote. Eta, azken tartea korrikakoa izango da. Hori Gasteizen bertan egingo dute, eta luzekoek maratoia egingo duten moduan, erdikoek 21 kilometro izango dituzte aurretik.

Lasterketako jarraipena on-line egiteko, hemen laburrekoa, eta hemen luzekoa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak