San Ildefonso eta Torrecaballeros artean 122 kilometrotako etapa gogorra izan zen, mendate gogorrak gainditu behar izan zituzten –Navacerrada eta Navafría–, eta hainbat ihesaldi saiakera izan ziren. Horiek bertan behera utzita lasterketa esprintean erabaki zen, eta hor Irizar izan zen azkarrena, eta argiena, aurreko kurban ondo sartzeak garrantzia handia zuelako esprinta behar den moduan egiteko.
Hala, hiru lagunen arteko esprinta izan zen, Gonzalo Serranoren (Cartuchos-es Magro), Daniel Sanchezen (Extremadura) eta Julen Irizarren artekoa, eta Bergarakoa nagusitu zen.