Zapatuan Bergaran egin zuten Gipuzkoako banakako erlojupekoan Aitor Larrañagak jantzi zuen txapela. (08.17) Hirugarrena, berriz, Antzuolako Iñigo Aranburu izan zen, Eroski-Portabicis.com taldekoa [Kronika osoa hemen]. Domekan, ostera, Oñatin egin zuten 31. Olakuako proban Eroski-Portabicis.com taldeko Andoni Azkarate arrasatearra podiumera igo zen, eta mendiko saria Iñigo Aranburuk eraman zuen. Lasterketako irabazlea Inoxcra-Beasain taldeko Aritz Urra izan zen, eta bigarren Victor Larrañaga.
Horrenbestez, asteburu borobila izan dute Dorletako Ama eskolako ordezkariek.