Amateur kategorian lehen garaipena Julen Irizarrendako

Xabier Urtzelai 2016ko eka. 14a, 12:41

Julen Irizar, podiumean. Argazkia: voltacastello.com

Lokatzako harrobiko Julen Irizarrek 23 urtez azpiko lehen garaipena irabazi ahal izan zuen joan den zapatuan, Castellon. Eta, lehenengo etapan azkarrena izanda liderraren mailota jantzi zuen. Betxí eta Onda artean egin zuten 122 kilometrotako etapan Ampo taldeko gaztea onena izan zen amaiera aldapatsuan. Bideo laburpena hemen

Lasterketa motza izan zen, baina oso bizia. Mijaresko maldetan gora eta behera ibili behar izan zuten txirrindulariek, eta etengabeko eraso saiakerak izan ziren. Hala, adi egoteko eguna zen. Baina, ihesaldi ahalegin horietako bat ere ez zen minutu bateko aldea izatera iritsi. Bizi ibili zen Ivan Moreno (Benicassim Me Gusta), gainera egindako lehenengo bi igoeratan azkarrena izanda –mendiko saria irabazi zuen– baina indarrak neurri handian hor xahutu zituen. Onda-ra batera iritsi ziren hiru laguneko taldea, Ondako gaztelurako malda gogorra geratzen zitzaien, eta hor Irizarrek atzean utzi zituen kontrarioak, eta kategorian debuta egin duenetik –23 urtez azpikoan– lehenengo garaipena poltsikoratu ahal izan zuen.

Hala, Ampoko txirrindulariak domekan liderraren mailotaz irten ahal izan zuen bigarren etapan, Benicassimen. Mailot horiari ezin izan zion eutsi, eta hiru eguneko itzuliaren ostean Sergio Vega izan da onena. Bergarakoak, baina, estreinatu du garaipenen palmaresa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak