Autobusendako arazo handia ziren geltokiko zuloa, eta hainbat maniobra egin behar izaten zituzten horiek saihesteko. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo hasi zituen lurzorua egonkortzeko lanak.Horrez gain, aparkalekuko sarrera ere aldatu egingo dute.
Lur guztia harrotu egin behar dute lehenik, ondoren, ondo zapaldu eta lurzorua ondo finkatzeko. Kontuan hartu behar da azpitik argindarraren eta zuntz optikoaren hoditeria igarotzen dela eta kontu handiz egin beharreko lanak direla.
Lurkide Hondalanak S.L. eta Orsa enpresak ari dira lan hauek egiten eta guztia ondo badoa, datorren martitzenerako lanak bukatuko dituztela aurreikusten dute.
Bitartean, biribilgunean bertan geldituko dira autobusak, lehen geltokia zegoen lekuan. Bestalde, aparkalekuko irteera itxita egongo da lanek irauten duten bitartean; lehengo sarreratik egingo dira sartu-irten guztiak.