Galdetegietan jasotako ekarpenek aurrerantzean egingo diren aldaketetan eragina izango dutela adierazi dute mankomunitatetik, "kontuan izanik ezinezkoa dela bilketa zerbitzua komertzio bakoitzaren berezitasunetara egokitzea".
Galdetegian komertzioak gaikako bilketarako erabiltzen dituen edukiontzien tamainaz galdetzen dute, baita norberak hondakin mota bakoitza bilketa pertsonalizatuaren edota kaleko edukiontzien bitartez jasotzea nahiago duen ere. Bestalde, bilketa ordutegiaz ere iritzia emateko aukera ere eskaintzen du.
Bihartik aurrera hasiko dira banaketarekin, eta hala nahiago duenak internet bidez ere erantzun dezake, honako lotura jarraituz.