Bergarako Orfeoiak ezustekoa eman zien mendizaleei atzo Besaiden

Jon Berezibar 2016ko maiatzaren 30a

(Argazkia: Karlos Etxaniz)

Ezusteko ezin atseginagoa izan zuten atzo mendizaleek Besaiden. Donostia 2016ko 2016 Bidea mendi ibilaldiaren baitan, Bergarako Orfeoiaren saiotxoaz  gozatzeko aukera izan zuten ibiltariek.

Euskal Herri osoa – domekero-domekero, ia 40 etapatan – zeharkatuko du ibilaldiak. Etapa bakoitzean mendiak, naturak eta kultur ekintzek osatzen dute egitaraua. Atzoko etapa Besaidetik igaro zen eta sorpresa Bergarako Orfeoiak eman zien.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak