2014ko irailean, Sierra Leonan, Liberian eta Guinea Conakryn ebolaren izurritea zela eta, Ban Ki Moon, Nazio Batuetako Idazkari Nagusiak, premiazko deia zabaldu zuen nazioarteko komunitatean. Bost mundu-agintariri deitu zien telefonoz, premiazko laguntza eskatzeko. Haietako lau, mundu-potentzien lehendakariak ziren (AEB, Frantzia, Erresuma Batua eta Europar Kontseilua). Bosgarrena herri txiki baten lehendakaria zen: Kubakoa.
Kuba izan zen lehenengo boluntarioak bidali zituena –256 pertsona, Henry Reeve mediku brigada kubatarraren parte zirenak, eta hondamen eta izurrite egoeretan adituak–, eta Munduko Osasun Erakundearen zuzendari nagusiarekin, Margaret Chanekin, koordinatuta egin zuten.
Aipatutako liburuak biltzen ditu pertsona horien elkartasun esperientziak. Haietako bi hil egin ziren misio honetan (Reinaldo Villafranca eta Jorge Juan Guerra). Beste bat, Félix Báez medikua, ebolaz gaixotu zen, Genevan sendatu zen eta berriro Afrikara bueltatu zen bere elkartasun misioa bukatzeko.
Enrique Ubieta kazetari kubatarra Nazio Batuen bidez mendebaldeko Afrikara joandako Kubako mediku brigada boluntarioekin batera joan zen.