Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ainhoa Aznarezek (Ahal Dugu) eta Onintza Enbeitak (EH Bildu) erabakitzeko eskubidearen inguruan egingo dute solas eguen honetan, 19:00etan hasita, Irizar jauregian. Bakoitzak bere alderdi politikotik eta emakumetasunetik eskubide hori nola bizi duen ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Mahai-ingurua Ekhiñe Atorrasagasti Euskadi Irratiko kazetariak bideratuko du.