Screamers and Sinners taldea, zirkuan izan da bideoklipa grabatzen

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko api. 30a, 15:16

Bigarren diskoa grabatu berri du Aretxabaletako Screamers and Sinners taldeak: The revenge of "El Sacamantecas" izena eramango duena. Gaur Cannonball Joe abestiaren bideoklipa grabatzen izan dira, Arrasaten egunotan jarri duten zirkuan.

Bigarren diskoa Arrasaten eta Aretxabaletan grabatu du Screamers and Sinners taldeak, eta orain, nahasketak Berlinen ari da egiten Andy Laaf ekoizle alemaniarra. Cannonball Joe abestia izango da disko berriko kantuetako bat, eta suziri-gizonari buruz hitz egiten du kantuak. Arrasaten egunotan zirkua jarri dutela aprobetxatuta, bideoklipa bertan grabatzen izan dira taldekideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak