goiena.eus

Edukiontzi berriak, instalatuta eta erabiltzen hasteko gertu

 Bergara  Eskoriatza GAURKOAK

Bergaran eta Eskoriatzan jarri dituzte honezkero errefusa eta hondakin organikoak batzeko edukiontzi berriak.Horiekin batera, martxan jarri da hondakinen bilketa sistema berria ere. Aurrerantzean, errefusa eta organikoa ere edukiontzietara bota beharko da, zintzilikarioak erabili beharrean.

Atzo eta gaur artean aritu dira edukiontzi berriak jartzen. Lander Arregik, Udaleko zinegotzi eta Debagoieneko mankomunitateko ingurumen arduradunak azaldu du arazo handirik gabe joan dela prozesua, aurreikusi moduan.

Behin edukiontziak instalatuta, Arregik gogorarazi du horiek erabiltzen hasi behar direla herritarrak, orain arteko zintzilikarioen partez.

Era berean, aipatu du edukiontzi berriak irekitzeko txartelen banaketan konplikazioren bat edo beste izan dela, jende bat berandu ibili delako, eta ilarak sortu dira hondakinen bulegoan.

Hondakinen bulegoa zabalik

Goizean zehar honezkero jendea bazebilen txartelak frogatzen, eta bat edo bestek arazorik ere izan du. Arregik esan du edukiontzi guztien funtzionamendua konprobatuta dagoela, eta norbaitek arazorik izanez gero, norbere herriko hondakinen bulegora jotzea gomendatu du, giltza ondo konfiguratuta ote dagoen egiaztatzera.

Bergaran Udaletxean dago hondakinen bulegoa, eta Eskoriatzan, berriz,  Ibarraundi museoan.

Atez-ateko bilketa egiteko zintzilikarioei dagokienez, Eskoriatzan honezkero hasi dira kaleetatik kentzen, eta Bergaran eguenean hasiko dira. Datorren asterako guztiak kenduta egotea espero dute.

Erantzunak

Erantzuna | #1

Edukiontzi organikoek sekulako usaina botatzen dute egunak berotzen duenean.
Ze nezesidade!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa