Ahotik Bihotzera, ipuinen eta istorioen transmisioa bermatzeko ekimena

Maider Arregi 2016ko api. 15a, 15:00

Ahotik Bihotzera ekimena hirugarrenez egingo da apirilaren 17an, domekan, Antzuolan. Oihulari Clownek eta Antzuolako Udalak antolatutako ekimen honek, istorioen eta ipuinen ahozko transmisioan zubi izatea du helburu. Debagoiendar ororendako gonbidapena egin dute antolatzaileek.

Ahozkotasuna berpiztu eta mantentzeko festa egingo da hirugarrenez Antzuolan. Oihulari Clown taldeak eta Udalak antolatuta, Ahotik Bihotzera ekimenak helburua dauka, istorio eta ipuinen transmisioan zubi izatea.

Oihulariko Virginia Imazek ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu du eta oroimena eta nortasuna ez galtzeko ezinbestekoa dela ahozkotasuna bermatzea gaineratu du.

Egitaraua

Egun osoko festa antolatu dute apirilaren 17rako, domekarako. Adin guztiendako irekia dena eta askotariko istorioak kontatzeko ateak zabalik dituena. 13:00etan bertso-ipuin poteoa egingo dute tabernaz taberna.  Arratsaldean, 18:30ean, Torresoroan bilduko dira parte-hartzaileak ahozkotasunaz gozatzeko. Izena emateko epea zabalik dago udaletxera jota; baina egunean bertan parte-hartzera animatzen den edonork ere aukera izango du. Gogoratu Debagoiendar orori egin gura diela Oihulari Clownek gonbidapena.

Ipuinak kontatzen ikasteko tailerra

Haurren heziketan ipuinek duten garrantzia ulertzen laguntzeko,  Virginia Imazek, hitzaldi bat emango du eskolako aretoan apirilaren 6an, eguaztena, 19:30ean. Hitzaldia, ipuinen balio pedagogikoaz jabetzeko da. Ipuinen inguruan zerbait gehiago ikasi nahi dutenentzat zuzendurik dago. Oraindik gehiago ikasi nahi duenak (ipuinak zelan kontatu edo zelan hobetu kontakizuna) Imazek, apirilaren 11n, 17:00tatik 19:30era, oinarrizko tailer bat emango du, eskolako aretoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!


Goiena 0km Gida

Aixa

Aixa

Antzuola - Elikadura: Fruta dendak

Marilina

Marilina

Antzuola - Mertzeriak

Amaia

Amaia

Antzuola - Elikadura: Janari dendak

Amaia Garitano Askasibar

Amaia Garitano Askasibar

Antzuola - Farmaziak


Ikusienak

Bi zauritu, Olabarrietan izandako auto istripu batean

Goiatz Arana Begiristain api 04, 19:47 Oñati

Euskal dantzen topaleku bilakatu da Antzuola

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria api 05, 16:22 Antzuola

Debagoieneko Helduen Dantzari Eguna, argazkitan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria api 05, 14:54 Antzuola

Kokodrilo taldeak irabazi du Gaztetxef lehiaketa

Goiatz Arana Begiristain api 05, 11:40 Bergara

Entsegu-lokaletatik Hatortxu Rock jaialdira

Aitziber Aranburuzabala Juldain api 05, 09:07 Arrasate   Oñati

Ines Osinaga: "Nahi dudan tokian nagoela iruditzen zait"

Aitziber Aranburuzabala Juldain api 04, 09:18 Arrasate   Oñati