Hazilan proiektua aurkezteko bi jardunaldi egingo ditu Mankomunitateko Garapen Agentziak

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko api. 1a, 08:34

Hazilan proiektuak eskualdeko 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hori horrela, jardunaldietako bat adin tarte horretako gazte langabeei zuzenduta egongo da; bestea, enpresei.

Gzzteendako aurkezpen jardunaldia apirilaren 7an, eguena, izango da, 10:00-11:00, Mankomunikateak Arrasaten duen egoitzan –Nafarroa Etorbidea 17, 2. solairua (Udalaitz aretoa)–.

Debagoieneko 20-35 urte bitarteko gazte langabeei zuzenduta dago. Goi-mailako heziketa zikloa edo unibertsitate ikasketak bukatuta dituztenei, eta ikasketa horiekin lotuta esperientzia esanguratsurik ez dutenak.

Enpresendako jardunaldia ere apirilaren 7an, eguena, izango da, 12:00-13:00, egoitza berean. Debagoieneko enpresei orokorrean dago zuzenduta, eta baita enpresak informatu ditzaketen aholkularitza zerbitzuei ere.

Izenematea zabalik dago

Izenemate epea zabalik dago apirilaren 15era arte eta Debagoieneko Goi mailako titulatuen poltsan eman beharko da izena. Horretarako www.debagoiena.eus webgunetik deskargatu behar da eskaera orria eta Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan aurkeztu dagokion dokumentazioarekin batera.

Enpresek ere beraien beharren berri eman dezakete 943 793 090 telefonoan edota hazilan@debagoiena.eus posta elektronikoaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak