Epeleren etorkizuneko erabileraz galdetu diote Mankomunitateko presidenteari

Ubane Madera 2016ko mar. 9a, 08:49

Plataformako ordezkariak, Mankomunitatearen egoitzan.

Hiru galdera dituen dokumentua entregatu dio Debagoiena eredu, Zabortegirik ez! plataformak Debagoieneko Mankomunitateko presidente Unai Elkorori: ea Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioan –GHKn– landu den Gipuzkoako zaborrak Epelera ekartzearen gaia; ea Mankomunitateak jaso duen horretarako eskaririk GHKren eskutik eta eskaera jaso bada, zein den Elkororen jarrera edo zein izango den haren jarrera eskaera jasotzen duenean.

Plataformako ordezkariek Mankomunitatearen egoitzan entregatu dute dokumentua, adierazita duten kezkek sortzen dizkieten "galderei bide ematera" joan direla eta nahiko luketela "epe laburrean" erantzunen bat jasotzea.

Erantzunak jasotzeko, posta elektroniko helbidea eman, eta bilerarako prestutasuna erakutsi dute plataformako kideek.

"Desadostasuna eta kontrakotasuna"

Horrekin batera, azpimarratu dute Debagoiena eredu, Zabortegirik ez! plataforma sortu dela "GHK-ko hainbat ordezkarik Epeleko hondakindegi 'ez arriskutsu'-ra Gipuzkoako zabor nahasia (modu egokian, hau da gaika, bildu ez diren hondakinak) ekartzeko aukera aipatuz egindako adierazpenek ziotenekin" erabateko "desadostasuna eta kontrakotasuna kaleratzeko eta GHK-k dituen asmoei buruz herritarra informatzeko".

Azken erabakia, Mankomunitatearena

Salatzen dute "komunikabideetan adierazpenak egon egon izan diren arren, hauek aipatu bezala GHK-ko Foru Aldundiko ordezkariak direnen ahotik soilik" entzun dituztela. Baina "Debagoieneko Mankomunitateak ere GHK-n hiru ordezkari dituen eta azken erabakia berea den unetik" zuzentzen direla Mankomunitateko presidentearengana, esplikatutako hiru galderak Mankomunitateko presidenteari helaraziz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak